XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Proiektua

KOMIKIA, MUNDU IREKIA

Komikigintza jardukizun berri samarra izango da gelan seguru aski.

Ez beldurtu horrela bada.

Telebistako marrazki bizidunen egileek, aldizkarietako paperezko istorio-pertsonaia sortzaileek nahiz publizitatea asmatzen dutenek horrelakoxe marrazki lotsatiak egitetik abiatu ziren.

Komikiak marrazkigintza dauka, jakina; baina baita testua eta gidoia ere, asmo bat erakutsiz: bi-biak biltzen eta erabiltzen ikasi behar dela, hau da, marrazkiak eta aldez aurretik pentsatutako pertsonaia, gidoia eta asmoa.

Komikigintzako ariketa asko bat-banaka egin beharrekoak dira, nork bere trebakuntza egin behar baitu, marrazkigintzan lehenik eta gidoigintzan ondoren.

Badira taldean ulertu, hitzegin eta gidoia behintzat osatzeko aukera ematen duten lanak ere.

PROZEDURA:

Komiki laburretan:

- Lana taldez talde banatu.

- Gaia eta pertsonaiak aukeratu.

- Gidoia finkatu.

- Denek bat-banaka marraztu eta idatzi proiektua.

- Ondoren, kritikatu eta eztabaidatu.

- Gelakideei erakutsi.

Marrazkigintzak eramango du denborarik luzeena dudarik gabe; baina testua, pertsonaien zehazte psikologikoa eta gidoia ezin dira ahaztu.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

- Lanen antolakuntza: arretaz eta pentsatuta dagoen begiratu.

- Nola gauzatu den, aberastasunik dagoen, hobetze ahalegin seriorik erakusten duen.

- Helburuak bete dituen eta zenbateraino; seriotasunik duen; taldekide guztiak ahalegindu diren.

Ez ahaztu, marrazkiari zor zaion garrantzia kendu gabe, gidoia ere baloratu beharra dagoela, eta arretaz zaindu beharra.